Literaktum 2026: "La hija" (Sergio del Molino)

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 19
  • Literaktum 2026: "La hija" (Sergio del Molino)

2026ko Literaktum jaialdiaren barne.

La hija liburuari buruz arituko da solasean Sergio del Molino idazlea Ylenia Benitorekin.

Parisko museo batean hasiko da Rosario Weissen aztarnaren bilaketa. La hija eleberrian, Sergio del Molinok (Madril, 1979) Goyaren inguruko mitoari begirada berria ematen dio, haren alboan hazi eta artista izan zen emakumea erdigunera ekarriz. Historiaren hutsuneak eta fikzioaren askatasuna uztartuta, memoria, artea eta ahanzturaren mekanismoak aztertzen ditu, isilarazitako ahots bati bere lekua itzuliz.

 


Laburrean

Non