Sorkuntzatik kontserbaziora

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko azaroaren 19(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • Sorkuntzatik kontserbaziora

Tabakalerak eta Gordailuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ondare Bildumen Zentroak, elkarlanean antolatu dute bi jardunaldiko lantegi hau. Sorkuntza garaikidearen eta kontserbazioaren inguruan hausnartzeko gunea izango da, eta sortzaileen eta kontserbazioaren arloko profesionalen arteko elkarrizketa izango du abiapuntu. Lantegia Gordailuak garatutako Sorkuntzatik Kontserbaziora proiektutik abiatzen da.

Lehenengo saioa Tabakaleran egingo da, eta Ainara LeGardonek gidatutako egile-eskubideei buruzko lantegia izango da. Bertan, obra bat sortzean sortzaileei dagozkien eskubideak eta VEGAP bezalako eskubideak kudeatzeko erakundeek betetzen duten zeregina landuko dira.

Bigarren saioa Gordailuan egingo da, eta proiektuaren esparruan garatutako esperientziak eta kasu praktikoak partekatzera bideratuko da. Parte-hartzaileen galderak, erronkak eta beharrak ere landuko dira, eta Gordailua zein bertan egiten den lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

*Oharra: Izen-emateak bi egunetarako balio du.

 

EGITARAUA:

 

Azaroak 19, osteguna, 16:30etik 20:00etara. Artisten gunea, 3. solairua, Tabakalera.

16:30 - 16:50: saioen aurkezpena.

17:00 - 20:00: Artistentzako jabetza intelektualaren inguruko tailerra, Ainara LeGardon-en eskutik.

 

Azaroak 20, ostirala, 09:30etik 13:00etara. Gordailua, Irun.

09:30 - 10:00: bidaia mikrobusean Tabakaleratik Gordailura.

10:00 - 12:00: tailer praktikoa Gordailuko lantaldearen eskutik.

12:00 - 12:30: atsedenaldia.

12:30 - 13:45: bisita Gordailuko gune eta biltegietara.

14:00 - 14:30: itzulera bidaia mikrobusean Gordailutik Tabakalerara.

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko azaroaren 19(e)tik 2026(e)ko azaroaren 20(e)ra
  • OrdutegiaJ. 19 16:30-20:00 / V. 20 9:30 - 14:30
  • LekuaKutxa Fundazioa Artegunea
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 0. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaTarifa general
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Artegunea, Donostia / San Sebastián

Non