VideoFlux Jardunaldiak 2026: egitaraua

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 19
  • VideoFlux Jardunaldiak 2026: egitaraua

Montehermoso Kulturuneko ikus-entzunezko funtsen kontserbazioa eta zaintza

Lehen jardunaldietan ikus-entzunezko artxiboen zentzua landu zen, ondarea babestearen ikuspegitik. Horrez gain, eta lan tekniko horren ezinbesteko osagarri gisa, funts horiek ikus-entzunezko sorkuntzaren ikuspegitik berrikustea proposatu zen, arreta berezia jarriz Vitoria-Gasteizko Musika Bideoaren Jaialdiaren lehen urteetan.

Bigarren jardunaldi hauetan, ikus-entzunezko artxiboaren formetan, tipologietan, espezifikotasunetan edo ikuspegietan sakondu nahi dugu. Artxibo-lan hutsetik harago doazen ekimen horien berri emateaz batera, bigarren fase honetan digitalizatu diren bideoetako batzuk aurkeztuko dira, irudi horiek ikus-entzunezkoen panorama artistikoaren egungo egoeran berriro txertatzeko. Sorkuntza-esparru horretan izan diren aldaketak, sorkuntzari dagozkionak nahiz erakusketari dagozkionak, perspektibaz behatzea da kontua.

VideoFlux proiektuaren eta Montehermoso Kulturunearen arteko lankidetza oso baliotsua da guretzat, beti egiteke egon den lan bati bide ematen baitio, hau da, mugimenduan dauden irudien, soinuen eta ahotsen unibertso oso bat berreskuratzeari, gure kultura-ondare direnak eta gure iruditeria sozial berrienari forma ematen diotenak. Hala, bigarren jardunaldi hauen bidez, lankidetza finkatuko da, etorkizunerako kontserbazio-, babes- eta erakusketa-erronka berriak dituena.

 


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 19
  • Ordutegia11:00-19:00
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non