Umorezko bakarrizketa da, Ainhoa Ruiz nafar aktoreak antzeztua. Maitasun erromantikoaren mitoak aztertzen ditu, hala nola laranja erdiaren mitoa, minaren mitoa, esklusibotasuna eta beste hainbat. Gure protagonistak bere bizitzan barrena egingo du ibilbidea, ring baten barruan, eta barrez eta konplizitatez KO utziko gaitu laugarren round-ean. «Ezer ez da amaitzen, amaitu dela sentitzen duzun arte»; berdintasunaren aldeko borrokan, oraindik asko dago egiteko.
Informazio gehiago: