Artea abian

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko azaroaren 20(e)tik 2027(e)ko otsailaren 14(e)ra
  • Artea abian

Mikel Escobales (Arrasate, 1991) da Artea abian  programaren hurrengo edizioan parte hartuko duen artista. Erakusketak bere ibilbidearen une desberdinetan egindako eskultura-piezen multzo bat aurkeztuko du, eta, ziurrenik, formatu aldakorreko argazkiak izango ditu, espazioarekin lotuta artikulatuak, etengabe aldatzen ari den leku gisa.

Escobalesek zura, kristala, aluminioa, letoia edo irudiekin egin izan du lan hizkuntzaren eta errealitatearen arteko topaketak katalizatzeko.

Artea abian programaren bidez, Kutxa Fundazioak eta San Telmo Museoak beren ibilbide profesionalaren lehen urteetan dauden eta beren obraren aurkezpen monografikoari aurre egiteko esperientzia nahikoa duten artistei laguntza eskaini nahi diete. 

Laborategia aretoan


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko azaroaren 20(e)tik 2027(e)ko otsailaren 14(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera: 10:00 - 19:00
  • LekuaSan Telmo Museoa
    Donostia / San Sebastián
  • ZenbatekoaSarrera librea
  • Ikusi agenda Donostia / San Sebastián

Non