2026ko Iparra Galdu Gabe jardunaldien barne.
Lau lagun agertokian elkartzen dira lotzen dituzten harremanak, elkarri egindako promesak eta baita etsipenak ere ospatzeko. Umorea, emozioa eta konplizitatea uztartzen dituen proposamen honek adiskidetasunaz, maitasun-loturez eta gure harremanei eusten dieten keinu txikien balioaz hausnartzera gonbidatzen du publikoa. Zein da lagun bati egin diezaiokegun promesarik txikiena?