Emakumeen Kontrako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna dela eta, ekintzak antolatu dituzte azaroan Erandion.
Horien artean, Alazne Díez Muñizen Zarzas, raíces y frutos de a memoria liburuaren aurkezpena egingo dute Erandioko Emakumeen Elkartearen lokalean.
Sinopsia:
Dibulgazio antropologikoko saiakera eleberritua da. Bertan, oro har, gizonen eta emakumeen kontakizunak agertzen dira, baina emakumeak elkarren artean konektatuta dauden hainbat istorioren protagonista gisa agertzen dira. Horietako batzuk benetako gertakarien parte dira, eta elkarrizketa bidez jasotzen dira. Testuak biografiak, historia soziala, tradizioak, ohiturak, elezaharrak, leku eta gertaera zehatzei buruzko datu historikoak… jasotzen ditu.
Liburuaren forma nobelatuak irakurketa errazten du, eta berreskuratutako iragana ezagutarazteko ahalegina egiten duen ale argigarri gisa erakusten du. Narrazioaren aberastasun etikoak irakurlea bestearen lekuan eta bere zirkunstantzietan jartzera gonbidatzen du, eta begirada enpatikoa bultzatzen du oso urrun ez dagoen atzoko gertaerei buruz. Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratua.