This is Basque Design Merkatua 2026

Bilbao 2026(e)ko azaroaren 20(e)tik 2026(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • This is Basque Design Merkatua 2026

Azaroan, "This Is Basque Design Merkatuaren" edizio berri bat izango da: diseinu eta artisautzarekin dugun hitzordua, dendAZen dauden marken eta bertako talentu berrien bidez.

Moda, bitxigintza, dekorazioa, osagarriak, jostailuak, liburuak, arte-katalogoak, ilustrazioak, papergintza… DendAZ. This is Basque Design-en, diseinu-arloko hogeita hamar bat profesionalek sortutako produktu esklusiboak aurkituko dituzu.

Concept store hau bertako diseinuaren erreferentziazko saltoki jasangarri eta esklusibo bat da, baita show room dinamiko eta bizi bat ere, artisau-sorkuntzaren lana eta prozesua nabarmentzen baititu, erosketa sortzailearen kontzeptua sustatuz.

Asteburuan, dendAZ Atarira zabaltzen da, merkatu ireki baten bidez. Bertan, sortzaileek aukera dute publikoarekin partekatzeko beren marken atzean dagoen proiektu pertsonal eta profesionala, eta ikuspegi jasangarri batetik berrikuntza eta esperimentazio artistikoaren alde egiten duten apustua.

This is Basque Design Merkatua Bilbao Bizkaia Design Week-en (BBDW) esparruan egingo da, edizio honetan EIDE - Euskal Diseinuaren Elkarteak Bilboko Udalaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin gidatuko duen ekimenaren ildotik. Ekimenaren bidez, diseinua eta industria sortzaileak sustatu nahi dira, funtsezko sektoreak baitira lurraldearen garapen ekonomikoa eta nazioarteko proiekzioa lortzeko.


Laburrean

  • Mota Azoka
  • Data 2026(e)ko azaroaren 20(e)tik 2026(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • OrdutegiaOstirala, 16:00-20:30 // Larunbata, 10:00-20:30 // Igandea, 10:00-15:00
  • LekuaAZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda AZ Azkuna Zentroa, Bilbao

Non