Trama 2026

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko azaroaren 20(e)tik 2026(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • Trama 2026

TRAMA programa arte-praktiketara hurbiltzen da, zinemarekin eta literaturarekin dituzten elkarguneetatik abiatuta. Edizio honen ardatza «munduak sortzen dituzten hitzak» da. Ikuspegi horren eta hausnarketa partekatuaren bidez, egungo egoerari galderak planteatzen dizkioten narratibak garatzen dira.

Programa osoa (PDF) 

Azaroaren 20an, ostirala

19:00etan. Sobre el amor

Hitzaldia Pol Guasch-ekin (Emanaldi aretoa)

"Saio honetan, maitasuna idazketa-tresnatzat hartzen duen interpretazio bat partekatu nahi nuke bertaratutakoekin, analisi soziologiko edo antropologiko huts batera mugatzen duten ikuspegi garaikide hegemonikoetatik harago".

 

20:00etan. Vocabulary of Gestures

Proiekzio-saioa Eva Giolorekin (Emanaldi aretoa)

  • A Tongue Called Mother (16 mm, digitalera eskaneatua, kolorea, 4:3, soinuduna, BE, 2019, 18 min)
  • Flowers Blooming In Our Throats (16 mm, digitalera eskaneatua, kolorea, 4:3, soinuduna, IT/BE, 2020, 8 min 37 s)
  • Silent Conversations (16 mm, digitalera eskaneatua, kolorea, 4:3, mutua, BE, 2023, 7 min 3 s )
  • The Demands of Ordinary Devotion (16 mm, digitalera eskaneatua, kolorea, 4:3, soinuduna, IT/BE, 2022, 12 min 06 s)

 

Azaroaren 20an, larunbata

10:00etatik 12:00etara. Taller de contradicciones

Lantegia Dani Zelkorekin (A4 aretoa)

Lantegi labur honetan, entzun eta idazteko ariketa batzuk egingo ditugu, gure kontraesanak zorrozteko eta haien balioa birformulatzeko. Izan ere, ukatu edo ezkutatu beharrean entzun egiten baditugu, gure kontraesanek guretzat garrantzitsua denaren eta beste batzuentzat ere izan daitekeenaren mapa bat eskain diezagukete..

Lekua mugatua da. Parte hartu nahi izanez gero, bidali gutun bat zergatiak azalduz (200 hitz gehienez) izen-emateak@artium.eus helbidera.

 

18:00etan. Sobre la diseminación: Loose Ends / Cabos sueltos (más pequeño que lo menor, ...y casi no existió

Esperanza Colladoren performancea (A4 aretoa)

"Ba ote dago imajinatzerik bere berezko kondizioaren adierazpen hutsa besterik ez den film bat?" 2014an, zenbait performancetarako 16 mm-ko film-materiala eta baztertutako hartualdi sorta bat bildu ondoren, muntaketa-ariketa espekulatibo batzuk egin ziren, Loose Ends / Cabos sueltos titulupean. [...] Ahozko, soinuzko eta ikusizko adierazpen batzuen bidez, Loose Ends birtualtasun hutsa da orain ?etenda gelditu den edo etortzekoa den film bat?, bere osagaien zabalkunde performatiboaren bidez aktibatua edo gauzatua.

 

19:00etan. Errotzeaz

Talde irakurraldia, Dani Zelko-k gidatua (A4 aretoa)

Reunión duela hamar urtetik hona munduko hainbat tokitan egin dudan entzun eta idazteko esperimentu bat da. Ezagutzen ez ditudan pertsonak gonbidatzen ditut nirekin liburuak idaztera. Lurralde-, hizkuntza- edota espiritu-borroketan murgilduta dauden pertsona eta komunitateak izan ohi dira parte-hartzaileak. [...] Oraingo honetan, sei lagunek, aulki-zirkulu batean eserita, Reunióneko testu-zati aukeratu batzuk irakurriko ditugu. Zer ahots entzuten ari gara? Nola entzuten dugu?

 

20:30ean. Hitz musikatuaz

Kontzertua HABIArekin (Antesala)

Hiru soka eta hiru ahots dira aldi berean HABIA. Tradizioan eta gaur egungo konposizioan oinarritutako errepertorioa interpretatzen dute. Agian Animalia izeneko ikuskizuna laguntzeko sortu zela eta, hirukoteak orain entzuteko, ikusteko eta sentitzeko musika eskaintzen digu.

TRAMA Artium Museoaren programa da, Garbiñe Ortegak eta Arantza Santestebanek komisariatuta.

 

artium.eus

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2026(e)ko azaroaren 20(e)tik 2026(e)ko azaroaren 21(e)ra
  • Lekua Artium Museoa - Frantzia Kalea, 24 (Vitoria-Gasteiz)
  • Web Artium Museoa

Non