Txorierriko Euskararen Eguna 2026: "20.000 especies de abejas"

Lezama 2026(e)ko Azaroak 20
  • Txorierriko Euskararen Eguna 2026: "20.000 especies de abejas"

Txorierriko 2026ko Euskararen Egunaren egitarauaren barne.

Cocok zortzi urte ditu, ez du bat egiten besteek dituzten espektatibekin, eta ez du ulertzen zergatik. Bere inguruko guztiek Aitor deitzen diote, baina ez du bere burua islatuta ikusten ez izen horretan, ezta besteen begiradan ere.

Bere ama Anek (Patricia López Arnaiz), krisi profesional eta sentimentalean murgilduta, oporrak aprobetxatuko ditu bere hiru seme-alabekin amaren etxera joateko. Han bizi dira ama Lita (Itziar Lazkano) eta izeba Lourdes (Ane Gabarain), erle hazkuntzarekin eta ezti ekoizpenarekin lotura estua duena.

Beren bizitza aldatuko duen uda horretan, belaunaldi ezberdinetako hiru emakume horiek beren zalantzei eta beldurrei egin beharko diete aurre. Eta Anek, azkenean, zintzoa izan beharko du bere buruarekin.

Fitxa teknikoa:

  • Gidoigilea eta zuzendaria: Estibaliz Urresola Solaguren
  • Ekoizle exekutiboak: Lara Izagirre, Valérie Delpierre
  • Produkzio etxeak: Gariza Films, Inicia Films
  • Produkzio etxe elkartua: Sirimiri Films
  • Aktoreak: Sofía Otero, Patricia López Arnaiz, Ane Gabarain, Itziar Lazkano, Martxelo Rubio, Sara Cózar, Miguel Garcés, Unax Hayden, Andere Garabieta

20.000 especies de abejas, aniztasunari gorazarre (KULTURKLIK BEREZIA)

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 20
  • Ordutegia19:30
  • LekuaLezamako Liburutegia
    Aretxalde, 1
    Lezama
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lezamako Liburutegia, Lezama

Non