Aitzina Folk 2026: Saltaire

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko Azaroak 21
  • Aitzina Folk 2026: Saltaire

2026ko Aitzina Folk jaialdiaren barne.

Saltaire Irlandako folk garaikidearen melodia berri eta arrakastatsua da. Kaitlin Cullen-Verhauz (ahotsa eta biolontxeloa), Ian Kinsella (gitarra) eta Conor Lyons (bodhrana eta bouzouki) musikariek osatzen duten hirukoteak esperientzia handiko taldea eratzen dute. Irlandako musika tradizionala oinarri, sustraiak, berrikuntza eta interpretazio-sentsibilitate handia uztartzen dituen proposamena aurkeztuko digu.

Irlandar folkaren eta amerikar folkaren doinuak uztartzen ditu taldeak. Biolontxeloaren tinbre sakonak, bodhranaren pultsuak eta gitarraren eta bouzoukiaren arteko elkarrizketak ematen diete forma jatorrizko kantuei, berrasmatutako baladei eta berezko nortasuna duten doinu tradizionalei. Taldeak esperientzia kolaboratibo gisa definitzen du bere proiektua.

2026an, Only Moonlight albuma argitaratu dute, eta RTÉ, BBC Ulster edo Irish Music Magazine bezalako hedabideek oihartzun handia eman diote. Gainera, zenbait erakusleiho profesional nabarmenetan parte hartzeko hautatua izan da taldea, hala nola, Your Roots Are Showing (Belfasten) eta Culture Ireland TradFest (Dublinen). Horrez gain, nazioarteko bira bat egiten ari dira, dagoeneko Australian, Frantzian eta Europako hainbat agertokitan euren lana aurkeztu dutelarik. Estatu Batuetan eta Kanadan ere izango dira laster.

Saltairek intimitatez eta energiaz betetako bidaia eskainiko digu kontzertu honetan. Taldeak interpretatuko dituen irlandako tradizioaren doinuen bidez, publikoa hunkitzeko modu berriak daudela ikusi ahal izango dugu.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia20:00
  • LekuaArkabia
    Calle Postas, 13
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa20 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • Ikusi agenda Arkabia, Vitoria-Gasteiz

Non