Arte Hartze Zikloa 2026: Arte eman festa + If Matxikote + HOR-HOR

Laudio 2026(e)ko Azaroak 21
  • Arte Hartze Zikloa 2026: Arte eman festa + If Matxikote + HOR-HOR

Arte Eman Festa 2026

Arte Eman festari hasiera emango zaio 18:00etan Sormen egonaldietan parte hartutako artisten lanak eta If Matxikote bekadunaren arteko mahai-inguru batekin. Bertan, gertutik ezagutu ahal izango ditugu sorkuntza proiektuen tripak, kontraesanak eta egiteko modu desberdinak. Aukera paregabea izango da artisten artean saretzeko eta kolektibizatzeko.

If Matxikote

Mahai-inguruaren ostean, If Matxikoteren erakusketaz gozatu ahal izango dugu.

HOR-HOR

Amaitzeko, HOR-HOR xiberutarren kontzertua izango dugu. Haien hitzak kanta, kanta: Itxaro Borda, Francis Jammes, Josean Artze, Manex Lanatua, Jean Giono eta ezinbestekoak zaizkien beste poeten idatzietaz abiatuz, Xiberu txokoko soinu bitxiak eskainiko dizkigute, hizkuntzen intimitatean, ahots soilez baita artetarik kontrabaxuz eta teklatuz lagundurik.

faktoria.eus

Laburrean

Non