DOBLE CAPA + LA JOYA

Tolosa 2026(e)ko Azaroak 21
  • DOBLE CAPA + LA JOYA

Doble Capa (argazkian)

Doble Capa Madrilgo duoa da, Mariok eta Ariannek osatua, eta bateria eta cigar box gitarra dira bere oinarrizko osaera. Blues basatiaren substratua funtsezkoa da oraindik ere, baina generoen eskema klasikoan sailkatzea zaila da. Bigarren diskoa, "La Felpa", Chicagon grabatu zuten, Steve Albinirekin, eta Primavera Sound bezalako jaialdietako kartelean ere egon dira. Beren disko berria, "Yo lloré porque me dolía mucho", 2026ko martxoaren 20an kaleratzea zen aurreikusita (Aloud Music).

La Joya

Manel M. Hontoria eta Ricky Lavado dira La Joya, eta biak Standstill, Nudozurdo edo Egon Soda bezalako talde independenteetan ibili dira. La Joyan gitarra bat eta bateria bat entzuten dira, eta abestiak biluzik agertzen dira, beren muinera murriztuta; slowcore eta postrock aipa daitezke. Diskografian "Mojave" EPa (2022), "Lower Hermosa" LPa (2024), "La Ruina" EPa (2025) eta "Las Cruces" LPa (2025) daude.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 21
  • Ordutegia22:00
  • LekuaBonberenea
    San Esteban, 16
    Tolosa
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Bonberenea, Tolosa

Non