2026ko Harri Xuri Dantzan jaialdiaren barne.
Harilka (Leinua)
"Tradizioaren, sorkuntzaren eta herri-jaiaren artean, «Harilka», Zibel Damestoy, Arthur Barat eta Iban Garat dantzarien koreografia da. Hirurak Leinua dantza-eskolako ikasle ohiak dira, eta gaur egun dantzari profesionalak.
Musika: Arkaitz Miner."
Soinü Baratxuri (Berritza)
"Eszenan, ixiltarzüna hausten da ikarari leküaren üzteko. Hamabost müsikalariek, beren hatsak xüxenean alkartzen dütüe, igarana orai bilakatzen den sonü bista baten zizelkatzeko. Müsika bizi da, organikoa, zahar eta berriaren arteko mügarik ez dena.
Bürüz, hameka dantzariak bidaje honen interpretatzaileak bilakatzen dira. Ez düe dantzatzen baizik, bena bai jenteen kontakizüna itxürazten, mündüko erritüak lotzen dütüan hizkuntza ünibertsal horrek.
Sonü Baratxuri proiektüak mündüko kültürak josten dütüan hari hori argiratzen dü. Ihauterien indarra ikertzen dü, gizakia, keinü eta erritmoaren bidez."