Miren Mey Baionan jaio zen 1990ean, eta piano-jotzailea eta musikagilea da. Zortzi urterekin hasi zen pianoa jotzen, musikarien familia batean hazi baitzen. Bere musika estilo neoklasikoan eta epikoan oinarritzen da, baina musika elektronikoa, popa, rocka eta folka ere lantzen ditu. Bere musikaren bidez emozioak eta naturarekiko sentimenduak adierazten ditu.