Xixili Eguna 2026 Zarautzen: egitaraua

Zarautz 2026(e)ko azaroaren 21(e)tik 2026(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • Xixili Eguna 2026 Zarautzen: egitaraua

Azaroaren 21 eta 22an, 2026ko Xixili Eguna ospatuko dute Zarautzen.

Antolakuntzak jakinarazten du:

Azaroak 21ean, larunbata, Zarautz Abesbatzako 2 talde gazteek, Txinpirin abesbatza, Leire Dominguezen zuzendaritzapean eta Zarazte abesbatza, Jaione Eskuderoren zuzendaritzapean, azaroak 21ean, arratsaldeko 17:30ean Musika Plazan kantu saioa eskainiko dute.

Azaroak 22an, igandea, goizeko lehen orduan hasita, ongi estimatzen dugun Goizeko Ihintza eta herriko txistularien ekintza, Diana edo Esna-Deia.

Eta eguerdiko 12:30ean, Musika Plazan hasita, herriko abesbatzak, kantu talde eta txistulariak batera, aurten 22 urtez, kalez-Kale abesten jardungo dute Imanol Urbieta zarauztar musikari, pedagogo eta herritarraren heriotzaren 10. urteurrena gogoan izanik. Aurten prestatu dituzten kantuak Urbietaren 6 kantu ezagunak dira: Agur Herria, Gernika Aldera, Alabatik Arabara, Herriko Jatorrak, Trikitilariak eta Elkar Gaitezen kantuak. 

ENTSEGU OROKORRAK Datorren azaroak 18an eta 19an, arratsaldeko 19:30ean egingo dituzte Santa Klaran.

GONBITEA: Kantu hauek ezagutzen dituenak eta parte hartu nahi duenak, azaldu lasai entsegu egun hauetara. 

 
Zarautz Abesbatza

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko azaroaren 21(e)tik 2026(e)ko azaroaren 22(e)ra
  • LekuaZarautz
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Zarautz

Non