Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2026: "Ama begira zazu"

Azpeitia 2026(e)ko Azaroak 22
  • Azpeitiko Euskal Antzerki Topaketak 2026: "Ama begira zazu"

Azpeitiko 2026ko Euskal Antzerki Topaketen barne.

Duela 30 urte estreinatu zen eta Euskal Herriko herri guztietako aretoak goraino bete zituen antzezlana da “Ama begira zazu”. Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia, Kontxu Odriozola eta Elena Irureta ziren aktoreak eta Eneko Olasagasti zuzendaria.

Sei sketch-ez osatutako ikuskizuna da. Jatetxe bateko langileen kontuak, monja eta gotzaiaren arteko hika-mikak, harrijasotzaile baten ezinezko entrenamendua, neska zahar parearen etxean atea jotzen duen Jehova lekuko baten bixita, Torremolinos-en uda pasan dagoen bikotearen andantzak, eta azkenik, Euskal Telebistako kazetari bati kaleko inkesta bat burutu nahian gertatzen zaizkionak.

Umorea izango du ardatz obrak eta hitanoa plazaratuko dugu beste behin ere. Beraz, prestatu barre algarak egiteko eta hitanoaz gozatzeko.

kulturaz.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaXirikara antzerki elkartea
  • Data 2026(e)ko Azaroak 22
  • Ordutegia19:00
  • LekuaSoreasu Antzokia
    Soreasu Auzunean z/g
    Azpeitia
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Soreasu Antzokia, Azpeitia

Non