Hilabetero bezala, IGANDEAK JAI, familia giroa euskaraz! programarekin gatoz azaroan.
Betiko moduan, ikuskizun paregabe batez gozatzeko aukera izango dugu, oraingoan Zirkoloretsua konpainiaren eskutik: “Begiekin ikusten gara”.
Ikuskizunaren ostean, gainera, eskulan polit bat egiteko aukera ere izango dugu familian elkarrekin gozatzeko.