Bilbao TX Fest 2026: "Los cuentos de Sibyla"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 22
  • Bilbao TX Fest 2026: "Los cuentos de Sibyla"

Bilbao TX Fest 2026 - Bilboko Nazioarteko Txotxongilo Jaialdiaren barne.

Espazio eszeniko misteriotsu baten ertzean, ikusleek ikertzaile bitxi baten lanaren berri izango dute. Ikertzaile hori XVII. mendean bizi izandako Marie Sibyla Merian naturalista, abenturazale eta margolari sutsuarengan inspiratuta dago. Pintza batzuez eta esku-argi batez baliatuta, Sibylak basoan aurkitzen dituen intsektuak, landareak eta presentziak ikertu, aztertu eta katalogatzen ditu, eta, horien bidez, bere esperientzia pertsonalarekin loturiko antzinako maitagarrien ipuinak sortzen ditu. Figuren (itzalak, txotxongiloak, objektuak) antzerkiaren irudimenezko indarrari esker eta ahotsaren eta soinuaren unibertso oroigarri bati esker, Txanogorritxo ipuinak bizia hartuko du pixkanaka, bere arketipo eta ikur misteriotsuekin batera.

5 urtetik aurrera eta publiko heldua 

Fitxa artistikoa:

  • Antzezlea eta ekoizpen-arduraduna: Enrica Zampetti
  • Zuzendaritza eta dramaturgia: Luana Gramegna
  • Eszenografia, jantziak, argien diseinua, txotxongiloak eta argazkiak: Francesco Givone
  • Jatorrizko musika eta soinu-paisaia: Stefano Ciardi
  • Zuzendaritza-laguntzailea eta teknikaria: Gianluca Gabriele
  • Eszenografia-laguntzailea, jantzi eta txotxongiloen arduraduna: Alessia Castellano
  • Jantzien egilea: Giulia Piccioli
  • Ekoizpena: Zaches Teatro
  • Laguntzaileak: Toscana eskualdea eta Italiako Kultura Ministerioa
  • Iraupena: 45 minutu

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaZaches Teatro
  • Data 2026(e)ko Azaroak 22
  • Ordutegia18:00
  • LekuaLa Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa10 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda La Fundición, Bilbao

Non