Durangoko Musika Hamabostaldia 2026: "PLAYLIST", Aupa Strings

Durango 2026(e)ko Azaroak 22
  • Durangoko Musika Hamabostaldia 2026: "PLAYLIST", Aupa Strings

Durangoko 2026ko Musika Hamabostaldiaren baitan.

Familia osoari zuzendutako kontzertu honek proposamen berezi bat ezagutzera gonbidatzen zaituzte: biolinak, biolak eta biolontxeloak elkarrizketa bitxia sortuko dute musika klasikoarekin, rockarekin, funkarekin, jazzarekin eta reggearekin. Jolasa, antzerkia, umorea eta probokazioa baturik, ikuskizun hurbil, parte-hartzaile eta ustekabez betea biziko dugu.

Ideia honekin, Aupa String Taldeak kontzertu tradizionalaren kontzeptua goitik behera berrasmatuko du. Antzerki, dantza eta clown elementuak gehituz, musika eta eszena modu naturalean uztartzen dituen ikuskizuna sortuko dute.

Adiskidetasun sendo batek lotuta, hiru musikariek beren nortasuna eta eraginak ekarriko dituzte hizkuntza komun bat eraikitzeko. Bertan, estiloak elkarrekin nahastu eta aberastuko dira, edozein etiketa gaindituz. Publiko guztia musika ikuspegi ireki, sortzaile eta dibertigarri batetik gozatzera gonbidatuta dago.

Fitxa artistikoa
Biolina eta dramaturgia: Asier Suberbiola, Biolak: Joana Gumí, Leonor Falcón, Biolontxeloa: Mª Rosa Pons, Dramaturgia: Javier Ariza, Argitazpena eta soinua: Iván Rubio

Laburrean

  • Mota Kontzertua (haurrentzat)
  • Data 2026(e)ko Azaroak 22
  • Ordutegia18:00
  • LekuaSan Agustin Kultur Gunea
    San Agustinalde, 12
    Durango
    Web
  • Zenbatekoa4€
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda San Agustin Kultur Gunea, Durango

Non