Urrutiko Afrikatik opari bat iritsi da: ipuin bat gordetzen duen egurrezko kutxa bat. Ipuin honek sabanako animalien bizitzari buruz hitz egiten digu: Nkozu elefantea, Zebele zebra, Mondonga jirafa, Makako tximua, Nkoi gepardoa, Tunba, orro egiten besterik ez zekien lehoia eta Ngonu, putrea. Jolasaren bidez elkarrekin bizitzen ikasiko duten animalia kuadrila bat da, denak ezberdinak dira. Horixe da benetan dibertigarria!