2026ko Harri Xuri Dantzan jaialdiaren barne.
Masterklaz Xibero
"Mazterklaz Xiberoa, dantzari gazteentzako dantza modülü bat, xiberotar dantzan hobetzeko, praktika berriren deskubritzeko eta sorkuntza zonbaiten asmatzeko.
Iparraldeko Dantzarien Biltzarrak eta Berritza alkarteak, partaidetzan, Mazterklaz Xiberoa xedea eramaiten düe.
Aurten Berritzaren Besta eta Harri Xuri Festibalaren kari, aurten izena eman düen 48 gazteek 35minutako ikusgarri bat sortü düe, beren urteko lanaren erakusteko."
Aztarna (Ataitze)
"Dantza Luzea Itsasuko ospakizun handien parte zen, bereziki ezkontzetan eta Besta Berri egunean. Auzoetako dantzariek herriaren batasuna, harrotasuna eta nortasuna adierazten zituzten.
Gaur, ikuskizun honek tradizio hori berrinterpretatzen du, euskal dantza tradizionalak eta musika berrituak uztartuz. Dantzariek eta musikariek Itsasuko historia kontatzen dute, dantza-ondarea bizirik mantendu dutenak omenduz eta belaunaldi berriei transmitituz.
Iraganaren eta orainaren arteko zubia da, gure sustraiak gogoratzeko eta partekatzeko."