"Ay claridad" laburmetraiaren aurkezpena

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 23
  • "Ay claridad" laburmetraiaren aurkezpena

DIPCk eta Kutxabankek, Euskadiko Filmategiaren laguntzarekin, ay claridad film laburraren proiekziora gonbidatzen zaituzte.

Film laburrak Federico García Lorca, Salvador Dalí eta Luis Buñuelen arteko eztabaida intelektualak irudikatzen ditu, kristala ardatz hartuta. Arrazoia, geometria eta modernitatea alde batetik, eta sentiberatasuna, natura eta emozioa bestetik, aurrez aurre jartzen ditu, zientziaren eta artearen arteko lotura agerian utziz.

Roberto Incertik, zinemagile independente gisa, proiektu pertsonal baten barruan sortu eta zuzendu zuen film labur hau, DIPCn Juan Manuel García-Ruiz Ikerbasque Ikertzaile Irakaslearen taldean egindako ikerketa-egonaldi batean.

Proiekzioaren aurretik, Juan Manuel García-Ruiz DIPCko ikertzaileak aurkezpen labur bat egingo du, filmaren testuingurua azaltzeko. Ondoren, Cristina Tapia moderatzaileak solasaldia gidatuko du. Bertan, Juan Manuel García-Ruizek, Roberto Incertik eta film laburrean parte hartu duten hiru aktoreek filmaren sormen-prozesuaz eta zientziaren, artearen eta zinemaren arteko harremanaz hitz egingo dute.

Jarduera osoa gaztelaniaz egingo da. Film laburrak euskarazko azpitituluak ditu.

 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 23
  • Ordutegia18:30
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan (izen-ematea)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • AzpitituluakEuskara
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non