Azaroaren 23tik 26ra Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Historia Sailak antolatutako II. ITALIAR ZINEMA ASTEA izango da, Vital Fundazioaren laguntzarekin.
LETREN FAKULTATEA – ARETO NAGUSIA
Hautatutako filmak Italiako zinemaren aldi ezberdinetako lau maisulan dira eta Letren Fakultateko Areto Nagusian proiektatuko dira 17:30ean.
Pelikula guztien ondoren solasaldi bat izango da, kritikarako eta hausnarketarako gune bat sortuko duena.
Filmak gaztelaniaz proiektatuko dira, azpitituluekin. Sarrera librea izango da aretoaren edukiera bete arte.
Inaugurazioa astelehenean izango da, hilak 23, 17:30ean. Bertaratzen direnei parte hartzera gonbidatzen zaie Vespa kaskoa, motorrarena, bizikletarena edo edozein kasko mota ekarriz.
Programazioa
Nanni Morettiren Caro Diario (1993)
Federico Felliniren La Strada (1954)
Mamma Roma (1962), Pier Paolo Pasolinirena
Lazzaro Felice (2018), Alice Rohrwacher
HITZALDIAK:
AZAROAK 25 – GRADU ARETOA 11:00ETAN
Il Decameron di Pier Paolo Pasolini – Lorenzo Bartoli