Amnistia Internacional-en "Bai soilik da bai" erakusketa

Leioa 2026(e)ko azaroaren 24(e)tik 2026(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • Amnistia Internacional-en "Bai soilik da bai" erakusketa

Azaroaren 24tik abenduaren 10era, Amnistia Internazionalak "Solo sí es sí" erakusketa aurkeztuko du Kultur Leioan. 

Sexu-indarkeria munduan zabalduen dagoen giza eskubideen urraketetako bat da, baita interneten ere. ‘Bai bakarrik da bai’ erakusketak onespenean jartzen du fokua, sexu-indarkeriaren inguruko mitoak desegiten ditu eta bereziki emakumeei nola eragiten dien ikustarazten du. Gainera, sexu-hezkuntza integralaren garrantzia nabarmentzen du, harreman osasuntsuak eta errespetuzkoak sustatzeko. Kalkuluen arabera, mundu osoan, 3 emakumetik 1ek jasan du indarkeria fisikoa eta/edo sexuala, eta Europar Batasunean 10 emakumetik 1ek ziberjazarpena jasan du 15 urte zituenetik. “Ez” ez adierazteak ez du esan nahi “bai”. “Bai” adierazteak bakarrik esan nahi du “bai”.

Azaroaren 25eko Emakumeen aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren programaren barruan, Leioako Udaleko Berdintasuna Arloak antolatuta.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko azaroaren 24(e)tik 2026(e)ko abenduaren 10(e)ra
  • LekuaKultur Leioa
    José Ramón Aketxe Plaza, 11
    Leioa
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Kultur Leioa, Leioa

Non