Vital Fundazioaren 2026-2027ko Astearte Musikalen barne.
Cello Duello biolontxelo bikotea da, Wolfgang Emanuel Schmidt eta Jens-Peter Maintz alemaniar interprete ospetsuek osatua. 1992an, David Geringasekin ikasten ari zirela osatu zuten talde berezi hori. Harrezkero, entzuleak liluratzen dituzte, dibertsioa eta eskakizun tekniko handia uztartzen dituzten euren programen eskutik.
Interprete biek dute ospe handia bakarlari, ganbera-musikari nahiz biolontxelo-irakasle arloetan, eta nabarmentzekoa da duten teknika bikaina eta adierazkortasun lirikoa, mundu osoko agertokietan ikusleak liluratzen dituena.
PARTE-HARTZAILEAK
OBRAK