"Groenlandia hizpide: klima-aldaketa, baliabideak eta geopolitika Artikoan"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 24
  • "Groenlandia hizpide: klima-aldaketa, baliabideak eta geopolitika Artikoan"
    Argazkia: Jorge Gorosarri

Antolakuntzak jakinarazten du:

Groenlandia eraldaketa sakon baten erdian dago. Aldaketa horiek lurraldearen errealitatea ari dira itxuraldatzen, eta, aldi berean, Artikoan eta nazioarteko esparruan duen garrantzia areagotzen. Klima-aldaketaren ondorioek, bertako baliabide naturalek pizten duten interes gero eta handiagoak eta testuinguru geopolitiko berriak Groenlandia Artikoa eraldatzen ari diren dinamikak ulertzeko funtsezko lurralde bihurtu dute. 

Mahai-inguru honek Groenlandiari hiru ikuspegi osagarriren bidez begiratzea proposatzen du: geopolitika, klima-aldaketa eta baliabideak. Hiru hizlarik (Elisa Sainz de Murieta, Mikel Reparaz eta Jorge Gorosarri) bakoitzak bere ikuspegitik eta espezialitate-arloetatik abiatuta, Groenlandia eraldatzen ari diren prozesu nagusiak aztertuko dituzte, baita eraldaketa horiek etorkizunari eta, oro har, Artikoari ekarriko dizkioten erronkak, aukerak eta tentsioak ere.

Antolatzaileak: Kutxa Fundazioa eta DIPC (Donostia International Physics Center)


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 24
  • Ordutegia18:30 - 20:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Kluba
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 1. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Kluba, Donostia / San Sebastián

Non