Jazz Uhinak Hirian Barrena 2026-2027

Vitoria-Gasteiz 2026(e)ko azaroaren 24(e)tik 2027(e)ko apirilaren 20(e)ra
  • Jazz Uhinak Hirian Barrena 2026-2027

  • Tokiko eszena eta artista nazionalak eta nazioartekoak konektatzen dituzten sei proposamen aurkeztu ditu zikloak eta jazza publiko guztiei hurbiltzeko betiko bokazioari eutsi dio

Jazzargia elkarteak Jazz Uhinak programaren XXI. edizioa aurkeztu du. Proiektu kultural horrek Gasteizko Udalaren eta Laboral Kutxaren laguntza du. Bi hamarkadatik gorako ibilbidearen ostean, zikloak talentu berriak deskubritzearen, artistei laguntzearen eta jazzaren adierazpen guztiak zabaltzearen alde egiten jarraitzen du. Gasteizko panorama kulturalean sendotuta dagoen ekimena da, eta tokiko proposamenak, nazionalak eta nazioartekoak uztartuko ditu, dibertsitatea eta musikaren askotariko lengoaiak ardatz hartuta.

Jazz Uhinak bokazio didaktiko argiarekin sortu zen: kontzertuak ikasteko, dibulgatzeko eta jazz musikara hurbiltzeko espazio bihurtzea. Esentzia horrek definitzen du oraindik ere proiektua eta bere balio nagusietako bat da. Urte hauetan zehar, musikari ezagunak, artista berriak, Jesus Guridi kontserbatorioko ikasleak eta Luis Aramburu musika-eskolakoak elkartzeko espazioa sortu du zikloak, jazza lengoaia bizia, irekia eta etengabe eboluzionatzen ari dena dela frogatuz.

XXI. edizioak bide hori egingo du berriro ere, neo soula, gospela, egile-abestiak, prestakuntza-jazza, flamenkoaren eta Brasilgo musikaren arteko uztarketa eta jazzaren eta hip hoparen artekoa ukituko dituzten sei kontzerturekin.

  • Kontzertuak Jesus Guridi Kontserbatorioan izango dira, azaroaren 24tik apirilaren 20ra bitarte, 19:00etan.

Egitaraua: 

  • Azaroak 24: Carlota Urdiales
  • Abenduak 15: Jericó Gospel
  • Urtarrilak 19: Antton Aranburu & Pablo Fernández Arrieta
  • Otsailak 9: Gasteizko comboak: Jesus Guridi Kontserbatorioa eta Luis Aramburu Udal Musika Eskola
  • Martxoak 9: Bajo mi voz, Leyre Perrino & Choby Santoro
  • Apirilak 20: Jazz Erraldoiak: N-Wise Allah, Original Juan eta Xcese ft. La banda de ondas

Artistekin topaketak:

Musika-egitarauaz gain, Jazz Uhinak edizio bakoitzeko artista nagusiekin elkartzeko eta hitz egiteko espazio bat ere eskaintzen du. Kontzertuen aurreko astelehenetan izango dira saio ireki horiek, 19:00etan, Kora Green City hotelean. Programazioko protagonistak hobeto ezagutzeko, haien ibilbideak deskubritzeko, iritziak partekatzeko, eta artisten eta publikoaren arteko elkarrizketa informala sortzeko aukera eskainiko dute saioek. Musikara beste ikuspegi batetik hurbiltzeko aukera eskaintzen dute, giro atsegin, hurbil eta parte-hartzailean.

Sarrerak salgai daude Jazz Uhinak zikloaren webgunean.


Laburrean

Non