Nafarroako Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren 6. Jardunaldiak azaroaren 27an eta 28an egingo dira Baluarten. Ekitaldi honek bideojokoaren inguruko komunitatea biltzen du, bere dimentsio kultural eta artistikoan zentratuz: pertsona adituen eskutik, tokiko zein estatuko ikus-entzunezko sektoreko joera eta proiektu berritzaileenak ezagutzeko aukera.
Bideojokoen eta Sorkuntza Digitalaren Jardunaldiei buruzko informazioa jaso nahi baduzu, idatzi bideojoko@nicdo.es helbidera.