Amuak 2026 (Urretxu): "Euskal Herriko zuhaitzak"

Urretxu 2026(e)ko Azaroak 26
  • Amuak 2026 (Urretxu): "Euskal Herriko zuhaitzak"

Urretxuko 2026ko AMUAK Kultur Programaren barne.

AMUAK esplorazio- eta esperimentazio-programa da. Helburu nagusietako bat kultur publiko berrietara iristea da, bereziki egungo programazioan presentzia txikiagoa duten 20 eta 50 urte bitarteko herritarrengana. Aldi berean, adin eta interes desberdinetarako proposamenak jasotzen ditu, haur txikientzako perkusio-tailerretik hasi eta sorkuntza, teknologia edo naturaren inguruko jardueretara.

Programak kulturarekiko lotura iraunkorragoak sortu nahi ditu, noizbehinkako parte-hartzea sendotuz eta antzeko zaletasunak dituzten herritarren arteko sareak sustatuz. Kultura, artea eta sormena harremanetarako, norberaren garapenerako eta ongizate emozionalerako tresna gisa ulertzen ditu.

  • Azaroak 26: «Euskal Herriko zuhaitzak» hitzaldia, Jakoba Errekondo eta Markel Arriolabengoaren eskutik, kultur etxean, 18:00etan. Doan.
urretxu.eus

Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2026(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia18:00
  • LekuaUrretxuko Kultur Etxea
    Labeaga, 20
    Urretxu
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Urretxuko Kultur Etxea, Urretxu

Non