German Intxaustiren jaiotzaren mendeurrena ospatzen ari da ospatzen aurten Alegian. Bada, Intxausti Urtea bezala izendatu den ospakizun zikloaren baitan, ekitaldi ezberdinak egingo dira azaroan. Alde batetik, azaroaren 5etik 29ra bitartean German Intxaustiren erakusketa bat egongo da ikusgai udaletxeko ganbaran. Ostegunetan eta ostiraletan 18:00etatik 20:30era bisitatu ahal izango da eta igandeetan 11:30etik 14:00etara.
Bestetik, lau hitzaldiz osaturiko ziklo bat egingo da azaroaren 5etik 26ra. Ostegunero Intxausti Urtearekin loturiko gai bat hizpide izango dute hizlari ezberdinek. Saio horiek guztiak ere udaletxeko ganbaran izango dira, 19:00etan hasita. Segidan duzue egitarau osoa:
Azaroak 5: ‘Intxausti argazki funtsa ezagutzen. Lehen hiru urteak’ (Mikel Prieto) - Euskaraz + ‘La evolución de las técnicas fotográficas a través del fondo Intxausti’ (Jose Valderrey) - Gazteleraz
Azaroak 12: ‘Kristalezko memoria Intxaustitarren argazki-bilduman’ (Elur Ulibarrena) - Euskaraz
Azaroak 19: ‘Fabrensa, suitzarren fabrika (1957-1980)’ (Emilio Latorre) - Euskaraz
Azaroak 26: ‘Arropari begira’ (Ane Albisu) - Euskaraz