2026ko Iparra Galdu Gabe jardunaldien barne.
XV. mendeko Nafarroako herritar arrunta zen Santxiko, euskalduna, errotazaina eta bere aita eta bere gisako jende xume guztiak legez, bizitza sinplea, pobrea eta lantsua zuena, harik eta zorteak eta bidegabekeriak besterik erabaki zuten arte. Zerga-biltzailea hiltzea, ihesa, maitasuna, bidelapurrekin batzea… bukaera tragikoa. Nobela epikoetan bezala, hauek guztiak dira nobela honen osagaiak. Egia erran, gehienak asmatuak dira… baina pertsonaiak merezi zuen! Aukera ederra Jakes Sarraillet Mauleko idazlearekin bere nobelaz solasean aritzeko.