Dokumentala: "Antzarra zerumugan"

Bilbao 2026(e)ko Azaroak 26
  • Dokumentala: "Antzarra zerumugan"

Euskal Museoa Bilbaok Antzarra Zerumugan dokumentala proiektatuko du azaroaren 26an, 19:00etan. Xabier Villalba Badiolaren dokumentala da, eta Lekeitioko antzara jokoaren gakoei buruzko hausnarketa egiten du. Antzara jokoa Bizkaiko udalerri horretako ospakizun ospetsuenetako bat da.

Saioa museoko erabilera anitzeko aretoan izango da. Jendeari tradizio horretara garai eta txoko askotatik hurbiltzeko aukera emango dio. Aldi berean, historian zehar egin diren kontaketa ugaritara hurbiltzeko aukera ere izango dute.

Sinopsia
Lekeitiarrentzat antzara jokoa bat eta bakarra da munduan, ez dauka parekorik. Baina horrela da benetan? Antzarra zerumugan dokumentalak hori argitzen lagunduko dizu. Antzar Egunaren inguruan sortu zaizkigun galderak erantzungo ditu edo agian gehiago sortuko ditu.

Antzara jokoak garai eta txoko askotara ere eramango zaitu, historian zehar egin diren kontaketa ugaritara. Antzara jokoak hainbat nortasun ditu zenbait lekutan, Lekeitioko antzara jokoak bere nortasun propioa duen bezala.

Lekeitiarrentzat antzara jokoa ospakizun paregabea da munduan. Baina horrela da benetan? Antzarra Zerumugan dokumentalak zera proposatzen digu: tradizio honen historia ezagutzea, jaia inguratzen duten galdera batzuk erantzutea eta mendeetan nola eboluzionatu duen aztertzea.

Dokumentazio historikoaren eta praktika horri lotutako pertsonen testigantzen bidez, dokumentalak antzara jokoa beste leku batzuetan ere egin dela erakusten du. Gainera, Lekeitioko tradizioak bizirik jarraitzea eta garai berrietara egokitzea ahalbidetu duten berezitasunak ere aztertzen ditu. Eraldaketa horien artean, antzara mekanikoa sartu izana nabarmendu behar da, animalia bizirik erabili gabe jokoa mantentzea ahalbidetu duen aukera.

Fitxa teknikoa

  • Izenburua: Antzarra Zerumugan.
  • Generoa: dokumentala.
  • Jatorrizko hizkuntza: euskara.
  • Iraupena: 62 minutu.
  • Zuzendaritza: Xabier Villalba Badiola.
  • Gidoia: Naia Laka Arrizubieta.
  • Ekoiztetxea: Traola Produkzioak S.L.
  • Babesleak: Lekeitioko Udala eta Bizkaiko Foru Aldundia.
  • Kolaboratzaileak: Antzar Batzordea eta Lea-Artibaiko Gurutze Gorria.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Azaroak 26
  • Ordutegia19:00
  • LekuaEuskal Museoa
    Gurutze Kalea, 10
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa3 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Euskal Museoa, Bilbao

Non