Encuentros con Xabier film labur dokumentalaren aurkezpena, 601 Producciones Audiovisuales lantaldearekin.
Film labur documental honek aztergai ditu Xabier Morrás artista, haren ibilbidea eta obra, Topaketak 72 ekimenean izan zuen partaidetza eta ekimen hark artista nafarren belaunaldi batean izan zuen eragina. 601 lantaldeak proiektua aurkeztuko du ? gaur egun ekoizpen-fasean dago ? , eta film laburraren pasarte bat proiektatuko da.
Jarduera hau Xabier Morrás artistak Kutxa Fundazioa Kubo aretoan eskaintzen duen erakusketaren baitan eskaintzen da, artista nafar honen obrara hurbiltzeko aukera ematen duena. Morrásen ibilbidea euskal testuinguru kulturalari lotutako arte garaikidearen ekarpen berezi eta konprometituenetako bat da.