Ignacio Aldecoa Kultur Etxeak irakurketa kluben eskaintza zabala eskaintzen du. Adituak arduratzen dira saioak animatzeaz eta moderatzeaz, non liburuei buruzko esperientziak eta inpresioak partekatzen diren.
Irakurketa-klub honek Lyceum Clubeko mendeurrenak eta 27ko belaunaldia ospatzen ditu, idazle bikainen irakurketa proposatuz. Idazle horien lana azken urteetan berraurkitu, aldarrikatu eta balioetsi da.
Celia en la revolución (Elena Fortún)
Gerra zibila amaitu eta urte gutxitara, 1943an, gerraren inguruan idatziriko eleberria. Sitiaturiko madrilen Celia nerabeak bizitarikoak, bizirautearen eta iraultzaren arteko bibentziak, kontatzen ditu. Era berean autorearen, Elenaren, kronika autobiografiko moduko bat ere bada.