Bibra Zikloa 2026: Brava + Siwanaba

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 27
  • Bibra Zikloa 2026: Brava + Siwanaba

Brava eta Siwanabaren kontzertu bikoitza.

Oharra: Siwanaba Bibra zikloko programazioan izango da, Lorea Argarateren ordez, eta Bravarekin batera osatuko du gau horretako kartela.

Brava euskal artistak punkaren, hardcorearen eta raparen kaosa klub kulturaren energiarekin uztartzen du: footworka, grimea, electroclasha, booty bassa eta junglea dira bere soinuaren osagaietako batzuk. Erritmo biziak, baxu indartsu eta dardaratiak, 808 soinuak, bateria etenak, garrasi gordinak eta ahots sentsualak dira bere nortasun musikalaren ezaugarri nagusiak. Bere zuzenekoak energiaz eta benetakotasunez beteriko zurrunbiloak dira, abiadura bizian, eta bere bide propio eta erabat berezia marrazten dute. 

Siwanaba. DJ euskaldun/nikaraguensea da. Klub Latinoak eta Karibeko soinuek zeharkatzen dute bere estiloa, iraganeko klasikoak gaur egungo influentzia elektronikoekin nahastuz.

Ekitaldi hau Bibraren inguruan garatzen da, Kutxa Fundazioaren programazio eszenikoaren barruan kokatzen den zikloa.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 27
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKutxa Fundazioa Kluba
    Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Tabakalera, 1. solairua)
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa12 / 15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaHainbat (euskara barne)
  • Ikusi agenda Kutxa Fundazioa Kluba, Donostia / San Sebastián

Non