DISFORIA: euforiaren kontrako aldartea; ondoezak, atsekabeak, urduritasunak edo tristurak ezaugarritzen duten egoera.
Ezusteak erabat astindu du gure protagonista. Hamasei urteko alabak mutila dela aitortu berri dio. Aurrerantzean ez da gehiago Alejandra izango; benetan dena izango da, Alex.
Terapia, sentsibilizazio taldeak… ezer ez da nahikoa onartzeko bere alaba ez dela gehiago bere alaba izango, eta aldaketaren astindutik ukapena, erresistentzia eta frustrazioan murgiltzekotan denean, dena hankaz gora jarriko da polizia etxera iristen denean, Alexi sexu-abusuak egotzita. Ustekabeko gertakari honek gure protagonista lasterketa ero batean murgilduko du, bere semea ulertu eta babestu nahian baztertu, suntsitu eta pertsona gisa dituen identitatea eta eskubideak lapurtu nahi dizkiotenen aurrean.