Antolakuntzak adierazten du:
Montehermoso Kulturuneak, Zas Kultur-en eskutik, INTERAKZIOAK izeneko kultura-bitartekaritzako programa bat antolatu du azken bi urteetan. Aurten, programari beste ikuspegi bat ematea erabaki dugu, eta Gasteizko Udaleko Hezkuntza Zerbitzuaren Hirian Hezi programan txertatu dugu. Tokiko bost artista aukeratu ziren, eta 11 ikastetxe bisitatu dituzte non, arteari, sormen-prozesuei, motibazioei eta bizitzari buruz zuzenean hitz egiteko aukera izan zuten, baita galderak eta hausnarketak egin eta jasotzeko ere.
Jarduerari amaiera emateko, mahai-inguru bat egingo da Montehermoso Kulturunean, azaroaren 27an, ostirala, 18:30ean. Saioa jendearentzat irekia izango da. Proiektuko artistek hartuko dute parte, eta ikastetxeetan bizitako esperientzia partekatuko dute: bideoak, ikasleekin izandako topaketak, ikasgeletan sortutako galderak eta arte garaikidearen, hezkuntzaren eta tokiko testuinguruaren arteko harremana.