Zinecittà, 2016an Bilbon sortutako zinemaldi italiarra, lehen aldiz iritsiko da Donostiara, 2026ko azaroaren 27tik 29ra. Tabakalera izango du egoitza nagusi, eta Euskal Itsas Museoan ere proiekzio bat egingo da. Lehen edizio honetan, Italiako zinemaren garai eta molde desberdinetan barrena ibilbide bat proposatzen du jaialdiak, memoria, musika eta identitatea uztartuz.
Tabakalerako programazioak historiarekin eta sorkuntza artistikoarekin ikuspegi desberdinetatik elkarrizketan diharduten hiru film biltzen ditu. Vittorio De Sicaren La ciociara filmak, Euskadiko Filmategiarekin elkarlanean programatutakoak, emango dio hasiera jaialdiari. Italiako zinemaren lan enblematikoetako bat da, gerraren esperientziari erreparatzen diona. Gloria! filmean, Margherita Vicariok emakumeen matxinada musikal bat irudikatzen du, XVIII. mendearen amaierako Venezian girotua eta emakume gazte talde bat protagonista duena. Azkenik, Renato De Mariaren Il lungo viaggio filmak Franco Battiatoren ibilbide artistiko eta espirituala markatu zuten topaketak eta bilaketak ditu ardatz.
Zinecittà Donostia-ren inaugurazioa eta La ciociara filmaren proiekzioa, Vittorio De Sica, Italia, 1960, 100 minutu
Euskadiko Filmategiarekin lankidetzan.
Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Il ritorno di Maciste, Maurizio Sciarra, Italia, 2023, 90 minutu
Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.
Gloria!, Margherita Vicario, Italia, 2024, 106 minutu
Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, euskarazko azpitituluekin.
Franco Battiato: Il lungo viaggio, Renato De Maria, Italia, 2026, 114 minutu
Estatuko estreinaldia.
Bertsioa: jatorrizkoa italieraz, gaztelaniazko azpitituluekin.