Luar Na Lubre musika-taldea Europako folk musikaren erreferentzia handienetako bat da. Talde galiziarrak 40 urteko ibilbidea egingo du 2026an, eta lau hamarkada horietan Galiziako musika mundu osoko eszenatokietara eraman du, bere kulturaren nazioarteko enbaxadore bihurtuz.
A Coruñan sortu zen taldea 1986an, Galiziako ondare musikala zaindu, garatu eta zabaltzeko asmoarekin. Bere ibilbidean zehar 21 lan diskografiko argitaratu ditu, 400.000 disko baino gehiago saldu ditu, bi Urrezko Disko, bederatzi Musika Sari eta Castelao 2025 Domina (kultura zabaltzeko egindako lan bikaina goraipatzeko Galiziako Xuntak emandakoa) jaso ditu.
2.500 kontzertu baino gehiago eskaini ditu 60 herrialde baino gehiagotan, eta Luar Na Lubre Mike Oldfield, The Waterboys, The Corrs, Bob Geldof, Victor Manuel eta Luz Casal artistekin batera aritu da kontzertuetan, mugaz gaindiko ospea sendotuz.
40. urteurrenarekin bat eginez, taldeak Lubre lana aurkeztuko du, argitaratu gabeko hamahiru abesti eta hogeita hamar bat kolaborazio biltzen dituen audioliburua. Lan honekin beste mugarri sinboliko bat ere ospatuko du taldeak: “Lubre” hitza Real Academia Gallegaren Hiztegian sartu izana.