"Datuen istorioak pantailatik haratago eta komunitatean"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Azaroak 28
  • "Datuen istorioak pantailatik haratago eta komunitatean"

Datuekin lan egiteko ohiko tresnak, kalkulu orrietatik hasi eta grafikoetaraino, zientzia edo negozioen esparruetan hobetu dira. Hala ere, datuek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute hiriek, irabazi asmorik gabeko erakundeek eta kazetariek inguratzen gaituen mundua ulertzeko, komunitate esparruan ere erabakiak hartzen laguntzen diguten heinean. Beraz, geure buruari galdetzen diogu: beharrezkoa al da mundu guztia kalkulu orrietan aditu eta datuen zientzialari bihurtzea?

Lantegi honek komunitatean datuak erabiltzeko bide alternatibo bat aurkezten du,  pantailetatik urrun sorturiko datuetatik abiatuta, pertsonengana iristeko istorioak kontatzean zentratuko dena. Adibide inspiratzaileak behatuko ditugu, gure testuinguru eta inguruneekin erlaziotuz, eta datuak mundu errealean biziarazteko modu partehartzaile eta ludikoen prototipoak sortuko ditugu. Lantegian ideia hori guztia norberaren proiektuetan edo  lanean nola aplikatu jakiteko bide berriak landuko dira, modu honetan datuekin lan egin dezaketen pertsonen kopurua handituz.

Tabakalera

Laburrean

  • Mota Formakuntza
  • Data 2026(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia10:30
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non