Bilboko Euskal Museoak bat egingo du Fair Saturdayrekin: kulturaren bidez, partaidetza artistikoa eta elkartasuna sustatzen dituen mugimendu kulturala. Ekimen hori ardatz hartuta, azaroaren 28an museoak Etxekalte talde bermeotarraren musika ikuskizuna antolatuko du bere klaustroan. Proposamen horren helburua gazteak erakartzea izango da, batik bat.
Kontzertua arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera eskainiko du, ingurune ireki eta parte-hartzaile batean. Izan ere, Euskal Museoko egitarauak bat egingo du jaialdiaren markoan antolatuko diren beste hainbat ekintza kulturalekin.
Sarrera doakoa izango da eta ez da aldez aurretik izena eman beharko. Ikuskizuna amaitzean, bertaratutakoek dohaintza boluntarioa egin ahal izango dute. Diru-bilketan lortutakoa Ojos del Mundori bidaliko zaio. Azken hori gobernuz kanpoko erakunde bat da eta zaurgarritasun egoeran daudenei begien osasunerako eskubidea bermatzeko lan egiten du.