Erlijio-eskola bateko antzinako ikasleak asteburuan elkartu dira hiriaren kanpoaldeko hotel txiki batean, garai batean haien tutorea izandakoaren erretiroa ospatzeko eta omenaldia egiteko.
Eraikinean egiten ari diren obren ondorioz, Moralesek eta Torresek gela partekatu behar izan dute. Ez ziren oso lagunak eskolan, eta orain ere ez dirudi gauza askorik dutenik komunean.
Moralesek ez du oso oroitzapen onik eskolako urteez. Torresek, aldiz, bere bizitzako urterik onenak izan zirela dio.
Ospakizunerako prestatzen diren bitartean, iraganeko urteak gogoratuko dituzte: nola ateratzen zituen Torresek nota onak eta nola amesten zuen futbolari handia izatearekin. Baita Morales, sentikorra eta femeninoa izateagatik isekaren jomuga zena, nola ahalik eta helburu bakarrarekin bizi zen ere: bizirik irautea.
Elkarrizketetan beste ikaskide baten izena agertuko da: González, Torresen lagunik onena izan zena eta izaten jarraitzen duena. Lider handia, ikasle eredugarria, espediente ezin hobea zuena... eta Moralesi bizitza ezinezkoa egin zion «bully»-a, betiko arrastoa utzi arte.
Fitxa artistikoa: