NEOMAK (Aia)

Aia 2026(e)ko Azaroak 28
  • NEOMAK (Aia)

Euskal folklorea eta elektronika uztartzen dituen proiektua da Neomak, tradizioaren eta soinu berritzaileen arteko nahasketatik sortu zena, 2021ean. Lehenengo diskoa kaleratu ostean, biran ibili dira hara eta hona, Euskal Herriko hainbat txokotan ez ezik, baita atzerrian ere: Japonian, Hego Korean, Boisen eta Georgian, hain zuzen. Geroztik, taldeak eboluzio nabarmena izan du, bai musikalki, baita formatuari dagokionez ere. 

Gaur egun lau emakumek osatzen dute Neomak (Alaitz Escudero, Garazi Otaegi, Irati Gutierrez eta Leire Etxezarreta), nahiz eta zuzeneko emanaldietan bi musikari izango dituzten lagun (Eider Villalba eta Etxahun Urkizu)

Taldearen jatorrizko esentzia mantenduta baina soinu berriei aterik itxi gabe, 2025 amaieran Lazturak Orbain izeneko diskoa argitaratu zuten aldaketak, hausturak, barne-beldurrak… guztiak onartu eta horietatik abiatuta unibertso musikal berri bat sortzeko asmoarekin. Hori aurkezten dihardute gaur egun, 2026an Euskal Herrian eta Espainiar estatuan 50 kontzertutik gora eskaini dituztelarik. 2027an aurkezpen hauek mundura zabaldu eta Neomaken energia txoko ezberdinetara iristea da asmoa, Neomaken zuzenekoen identitate den indar eta alaitasunarekin.

  • Alaitz Escudero Unanue, Garazi Otaegi Lasarte (ahotsa, panderoak)

  • Leire Etxezarreta Learreta, Irati Gutierrez Artetxe (ahotsa, trikitixa, panderoak)

  • Eider Villalba Arrieta (ahotsa, teklatuak)

  • Etxahun Urkizu Arsuaga (bateria)

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2026(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia22:00
  • LekuaAiako Probalekua
    Aia
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Aiako Probalekua, Aia

Non