“Lolaren bizikleta” liburu arrakastasuaren egokitzapena film laburrera.
Lantzen den gaia haurtzaroko sexu indarkerien prebentzioa da.
Indarkeriaz hitz egitea ikuskizun bihurtu gabe, berdurraz hitz egitea bertan kokatu gabe eta haurtzaroaz hitz egitea hura infantilizatu gabe.
Munstroetatik eta luntasunetik urrundu. Ikusteko zailena dena interesatzen zaigu: indrkeria maitasunarekin batera bizi denean, egunerokoaren konfiantza.
Haurtzroa bere indar sortzaile eta kolektibotik begiratzen dugu. Ahulagoa denean eta sentizen denean ere, intuizioa, irudimena, disioa eta jolasa erabiltzen ditu pertsona helduok oraindik ikusteko gai ez garen bideak aurkitzeko.
Animazioak ez du errealitatea lustratzen: errebelatu egiten du. Urpeko mundua lurreko munduarekin nahasten da, pentsamenduak egiten duen bezala haurrak garenean: muga garbirik gabe.
Eta guztiaren erdian: bizikleta bat, ahotsarekin. Eta urpean dagoenak azalera irteteko modua aurkitzen du.
Hortik aurrera, historia pertsona helduena ere bihurtzen da: gertu egotearen erantzukizuna da, haurrek esan nahi dutena edo oraindik esan ezin dutena entzuteko edo sentitzeko.
Album ilustratua bi aldiz aurkeztu zen Lekuona Fabrikan 2023an eta 2024an.
Gonbidapenak: sarrerak.errenteria.eus, Lekuona Fabrikan eta Aldakonean.