"Rupturas"

Lemoiz 2026(e)ko Azaroak 28
  • "Rupturas"

Balbina hausturaz beteta dago… baina jolasteko gogo handia du. Giza samurtasuna eta, aldi berean, galtzeko ezer ez duenaren askatasun basatia duen pailazo bat da, eta horrek guztiarekin jolasteko aukera ematen dio. Ikuskizunak clown tradizionala eta hizkuntza garaikideago bat uztartzen ditu, non gorputza, pertsonak eta hiri-espazioa bere istorioaren konplize bihurtzen diren. Keinu bakoitza, isiltasun bakoitza eta ikusleei egindako begirada bakoitza barre egiteko, hunki­tzeko eta jolasteko gonbidapen bat bihurtzen da. Eta gogorarazten digu maitasuna, bere bertsio guztietan, oraindik ere iraultza bat dela. Energia jostalariarekin eta begirada bihurriarekin, protagonistak erakusten digu arrakaletatik eraldatzeko aukerak sor daitezkeela. Bidaia dibertigarri eta poetikoa bat, haurrak eta helduak liluratuko dituena, eta bat eginik aurrera jarraitzeko poza eta borroka goraipatzen dituena, umorez, itxaropenez eta irudimen handiz.

Fitxa artistikoa: 

  • Egilea: Cecilia Paginini, Maria Arriera, Marta Álvarez, Bea Larrañaga
  • Zuzendaritza: Elena Donzel
  • Musika: Jon Trakamatraka
  • Eszenografia: Iñaki Ziarrusta
  • Jantziak: KKum Aterlier
  • Antzezleak: Bea Larrañaga

 

lemoiz.eus

Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBeatriz Larrañaga
  • Data 2026(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia18:30
  • LekuaLemoizko Kultur Etxea (Armintza)
    Portubide, 5
    Lemoiz
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaGaztelania
  • Ikusi agenda Lemoizko Kultur Etxea (Armintza), Lemoiz

Non