"Zenbait begirada Iruñeari Udalaren Arte-Bilduman"

Pamplona/Iruña 2026(e)ko azaroaren 28(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • "Zenbait begirada Iruñeari Udalaren Arte-Bilduman"

Pompelo Civivoxak “Zenbait begirada Iruñeari Udalaren Arte-bilduman” erakusketa hartuko du datorren irailaren 1era arte, hiriaren ikuspegi berezia isladatzen duten zenbait egileren 20 lanen aukeraketa zaindua. Begirada, teknika eta diziplina anitzen bidez -pinturatik argazkigintzara, eskulturara, inprimaketara edo grabatura-, Iruñea bere paisaietan, sinboloetan eta hiriko eguneroko bizitzako estanpetan berraurkitzen da.

Civivox berriaren sotoko erakusketa-aretorako aukeratu dira 20 artelanak, 400 artista inguru biltzen dituen Arte Garaikideko Udal Bilduma osatzen duten 500 artelanen artean. Artelanetan Alde Zaharra ageri da, hala nola Katedrala, San Zernin, Errekoletak edo Nabarreria, Aranzadi parkea, Ziudadela edo Takonera.

Obrek hiriaren interpretazio artistiko pertsonaletan zehar ibilbidea egitea ahalbidetzen dute, hainbat garaitan, Iruñearen nortasuna eraikitzen lagunduz, eta, aldi berean, ibilbide artistiko bat osatzen dute, 1943an hasten dena, Jesus Basiano margolariaren eskutik, eta 2007an ixten dena, Pedro Salaberri nafarraren eskutik.

Pinturak hautaketan pisu handia duen arren, argazkiak, eskulturak eta obra grafikoak ere baditu, hirira hurbiltzeko moduak zabalduz. Pieza guztiek ez dute modu literalean espazio bereizgarriak irudikatzen, baizik eta batzuek hiria kontzeptu kultural, sinboliko eta emozional gisa duten ideiari buruz hausnartzen dute. Erakusketak belaunaldi ezberdinetako artistak biltzen ditu, horien artean Lorea Alfaro, Pedro Salaberri, Elena Goñi, Carlos Irijalba, Fermin Alvira, Aitziber Akerreta edo Dick Rekalde, belaunaldien arteko elkarrizketa bat ezarriz, Iruñeko irakurketa garaikidea hizkuntza eta sentsibilitate askotatik aberasten duena.

OBRAK:

Mario de Ayguavives
Izenbururik gabea. (Bestelako hiria bilduma)
Argazkia. Poliesterraren gaineko inprimaketa digitala
2000

Fermin Alvira
Iruñea eszenatoki gisa
Olio-pintura zur gainean
1997

Roland Fischer
Iruñeko katedrala
Argazkia. Inprimaketa digitala
2003

Ruth Layana
Izenbururik gabea
Teknika mistoa
1999

Pedro Salaberri
Zaharra eta berria
Olio-pintura mihise gainean
2006

Adriana Lorente
Gela urdin txikia
Olio-pintura mihise gainean
1999

Elena Goñi
Erraldoi bikotea haur sanferminzale batekin
Olio-pintura mihise gainean
2006

Aitziber Akerreta
Ardandegia
Mihise gaineko teknika mistoa
2005

Miguel Leache
Tren-geltokia
Akuarela paper gainean
2003

Dick Rekalde
Ziudadelako Mistoen Eraikina
Argazkia paper gainean
2005

Carlos Irijalba
Environment IV
Teknika mistoa. Aluminioaren gaineko argazkia
2004

Lorea Alfaro
Guztiok izan ditugun txandalak
Paper gaineko teknika mistoa
2003

Elena Urdaci
Etxera bueltan
Diapositibak eta teknika mistoa
2002

Eduardo Ramirez
Iruñetik Iruñera
Brontze- eta ijezketa-galdaketa
2001

Julio Pardo
Zapi Gorria
Akrilikoa oihal gainean
2006

Maria Dolores Argaiz
San Zerningo dorreak
Olio-pintura mihise gainean
1975

Alfredo Díaz de Cerio
Café Vienés kafetegia
Taula gaineko olio-pintura
2001

Jesus Basiano
Ansoleaga kalea
Olio-pintura kartoi gainean
1943

Jesus Lasterra
Errekoleten plaza
Olio-pintura mihise gainean

Angel Elvira
Iruñeko gertakari gogoangarriak
Zuraren gaineko teknika mistoa
2001


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2026(e)ko azaroaren 28(e)tik 2027(e)ko urtarrilaren 31(e)ra
  • Ordutegia9:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00, igande eta jaiegunetan izan ezik
  • LekuaPompelo Civivoxa
    Salestarren Plaza, 7
    Pamplona/Iruña
    Web
  • Ikusi agenda Pompelo Civivoxa, Pamplona/Iruña

Non