Alos Quartet taldeak musika instrumentalaren bidez eszenatoki handietan zein areto txiki eta intimoetan publikoa emozionatzeko ahalmena duela erakutsi digu azken urteetan.
Xabier Zeberio buru duen taldea AHOPEKA taldearekin heldu da Aitzina Folk jaialdira. Proposamen akustiko berriarekin datorkigu oiraingoan, publikoarekiko gertutasuna lortzeko eta nota bakoitzaren esentziari protagonismoa emateko helburuarekin.
Formatu handiagoko ikuskizunez osatutako ibilbide baten ondoren, laukoteak bira berezi honi ekin dio 2026an, eta taldearen errepertorioko konposizio adierazgarrienetako batzuk formatu intimoagorako egokitutako ditu.
Hari-instrumentuen goxotasunaren bidez, entzunaldi lasai eta patxadatsua eskainiko digute.
Xabier Zeberiok (nyckelharpa, biolina eta konposizioa), Francisco Herrerok (biolina), Lorena Nuñezek (biola), Alejandro Saulek (biolontxeloa) osatzen dute Alos Quartet.
Gasteizko Ur Biltegi Zaharrean entzungai izango da kontzertua. Bertako espazioaren akustika bikainak AHOPEKAren kontzertuaz gozatzea ahalbidetuko digu: doinua belarritik oso gertu, eta isiltasuna ere interpretazioaren parte.