Amorebieta-Etxanoko Udalak «Amorebieta-Etxanoko Olentzeroren Baso Magikoa» aurkeztu du, aurtengo Gabonetako egitarauaren berrikuntza nagusietako bat. Izan ere, Jauregibarria parkea argiz eta fantasiaz betetako gune magiko bihurtuko da, eta azaroaren 30etik 2027ko urtarrilaren 6ra bitartean bisitatu ahal izango da. Ekimen honen bidez, Udalak familiei esperientzia berezia eskaini nahi die, Gabonetan herria girotu eta, aldi berean, tokiko merkataritza eta ostalaritza dinamizatu.
Jauregibarria parkea argiz, magiaz eta fantasiaz betetako gune bihurtuko da, eta sarrerak sei euroan erosi ahal izango dira online, Kutxabanken bidez, esteka honetan. Parkeak azaroaren 30ean irekiko ditu ateak publiko orokorrarentzat, eta 2027ko urtarrilaren 6ra arte bisitatu ahal izango da, 18:00etatik 22:00etara. Parkeari buruzko informazio gehiago honako webgune honetan kontsulta daiteke.
Proposamen honen bidez, Udalak Gabonetako esperientzia berezia bizitzera gonbidatu nahi ditu Zornotzako familiak eta herrira hurbiltzen diren bisitariak. Izan ere, Jauregibarriako ingurune naturala erabat eraldatuko da, argiztapen ikusgarriari, figura animatuei eta efektu bereziei esker.
Sarrerak 30 minutuko ordu-tarteen arabera salduko dira. Hortaz, interesa duten pertsonek erosketa egitean aukeratu beharko dute parkera sartzeko nahi duten ordu-tartea. Parkea 18:00etatik 22:00etara egongo da zabalik, eta Gabonetako magiaz familian gozatzeko diseinatutako ibilbidea eskainiko du.
Era berean, Udalak gogorarazi du azaroaren 27a, 28a eta 29a Zornotzako haurrentzat gordetako egunak izango direla. Horrela, herriko haurrek parkea ezagutzeko aukera izango dute publiko orokorrari ateak ireki aurretik. Horretarako, Udalak zuzenean bidaliko ditu etxeetara herriko 14 urtetik beherakoentzat prestatutako sarrerak.
Familian aisialdiaz gozatzeko aukera berri bat eskaintzeaz gain, ekimen honen helburua da Gabonetan herriko giroa biziberritzea, bisitariak erakartzea eta Amorebieta-Etxanoko saltokien eta ostalaritza-establezimenduen jarduera sustatzea.