Nosferatu 2026: "Primera plana"

Donostia / San Sebastián 2026(e)ko Abenduak 2
  • Nosferatu 2026: "Primera plana"

Nosferatu 2026ko Billy Wilder zikloak Ben Hecht eta Charles MacArthurren The Front Page betiereko antzezlanaren moldaketarekin jarraitzen du.

Chicago, 1929. Earl Williams, polizia bat hiltzeagatik kondenatua, heriotzaren korridorean dago, bere exekuzioaren zain. Bitartean, Auzitegi Goreneko prentsa aretoan kazetari talde bat indultuaren edo epaia berrestearen zain dago. Hildy Johnsonek, albistearen berri eman beharko lukeen kronikagileak, ezkontzea eta kazetaritza uztea erabaki du, baina bere nagusia, Walter Burns, hori eragozten saiatuko da.

Fitxa teknikoa:

  • AEB.
  • Zuzendaritza: Billy Wilder.
  • Ekoizpena: Paul Monash, Billy Wilder / Universal Pictures.
  • Gidoia: I. A. L. Diamond eta Billy Wilder, Ben Hechten eta Charles MacArthurren antzerki-lanean oinarriturik.
  • Argazkia: Jordan S. Cronenweth.
  • Musika: Billy May.
  • Muntaketa: Ralph E. Winters.
  • Antzezleak: Jack Lemmon, Walter Matthau, Carol Burnett, Vincent Gardenia, Susan Sarandon.

Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2026(e)ko Abenduak 2
  • Ordutegia19:00
  • LekuaTabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia / San Sebastián
    Web
  • Zenbatekoa4,50 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaIngelesa
  • AzpitituluakGaztelania
  • Ikusi agenda Tabakalera, Donostia / San Sebastián

Non